Artesiaga – Beintza-Labaien (28.4 km)
- Distantzia: 28.4 km
- Desnibel positiboa: 1061 m
- Desnibel negatiboa: 1606 m
- Gehieneko garaiera: 1356 m
- Gutxieneko garaiera: 447 m
Jakingarriak
Etapa Artesiagako mendatean (984 m) hasiko dugu, Nafarroako mendialde eder honetan. Hasieratik, mendi pista jarraituaz (GR 12) aldapan gora jarraituko dugu. Nahi bada Saioa gailurrera igo gaitezke edo bestela besterik gabe GR 12aren markei jarraitu eta Sagardeliko cromlecha dagoen bihurgunean pista nagusia utzi eta Saioaren magaleko bidezidorretik jarraituko dugu. Marka zuri-gorriak jarraituta Okolin gailurretik pasa eta behera ekingo diogu, pagadian sartu eta Santiago ermitan ezkerretara hartu eta gurdi bidearekin bat egin eta honek Belateko mendatera eramango gaitu.
Errepide nagusia gurutzatu eta marka zuri-gorriak jarraituaz ur mugan zehar galerarik ez duen bide nabarmenetik Leurtza urtegiaren inguruetan Uztakorta lepoko ehiztarien etxoletara iritsiko gara. Uztakortako lepoan GR 12a ezkerretara utzi, pagaditik irten eta Soratxipi eta Bonozorrotz mendilerroarekin bat egin eta ikusmira zoragarriaz gozatuaz Orraita lepora iritsiko gara. Hemendik aurrera jaitsiera nabarmena hasiko dugu Labaien aldera. Jaitsiera luze honen amaieran, Labaiengo herrira iritsiko gara, haranaren behealdean, plazan bertan etapa amaituz.

Galeria












