ZER DA HAU?
Xalbapide: Zestoa eta Urepele lotzeko bidea
Nafarroa Behereko Urepele udalerriaren eta Gipuzkoako Zestoa udalerriaren arteko senidetzea abiatu zenetik, zenbait ekimen egin dira. Bi bertsolari handiren jaioterriak dira geureak, Uztapiderena Zestoa eta Xalbadorrena Urepele. Bien izenak batuz sortu zaigu ‘Xalbapide’, bi herrien arteko ibilbidea adierazteko, oinezko etapa ez gogorregiekin osatutako bide bikoitz bat. Euskararen herria zeharkatzeko aukera bat, herria baita gorputza, eta hizkuntza bihotza, Xalbadorrek esan zuen bezala.

