Jakingarriak

Zestoako plazan hasiko dugu ibilbidea, udaletxea eta eliza kokatzen diren plazan, hain zuzen ere. Akoa bailarara abiatuko gara, Eztiola, Gurutze eta Gesalaga kaleetan barrena. Gesalaga kalearen bukaeran, Arozena Hotela eskuinetara utzi eta errepide azpitik igarota, San Joan bidetik malda gogorra igota Akoa auzora iritsiko gara. Armuka ermitara iristean ezkerretara hartuko dugu Bidaurretako kaltzadaren hasierara iristeko. Kilometro pasatxoko igoeraren ondoren eskuinera egingo dugu.

Hormigoizko bidera sartu eta hormigoi eta asfaltozko bidean egingo ditugu beste 5 Km, Santa Engraziako ermita bidean ezkerretara utzita. Horrela, Etumetara iritsiko gara eta hortik Gazume-Ernioko oinezko bideari ekingo diogu. Indo txiki eta Gazume ezkerrera utzita Zelatunera iritsiko gara. Handik Ernioko bideari helduko diogu eta Erniozaleak aterpetik pasako gara Ernioko gurutzea ezkerretara utzita. Ezkurreta lepotik Ubeltz gaina harrapatuko dugu, etapa puntu gorena (1000 m).

Maldan behera egin eta Urkizu auzoan 20. kilometroa beteko dugu. Eguskitza baserri aldera abiatuko gara eta eskuinetara utzita mendi bideari jarraituko diogu. Basotik irtetean Malaka baserri ikusiko dugu eta beheraka jarraituta Tolosara helduko gara.

Galeria