Urepelerako bidea egiten
Proiektu honetako bideak, Xalbador eta Uztapide izenez aurkeztuak, herritarrek egindako zeharkaldietan dokumentatuak izan dira.
Esate baterako, 2022an, Udalak eta Agiro mendi klubak elkarlanean antolatuta, Ezkabatik Urepelera arteko zeharkaldia egin zen. Ibilbide honetan 1938an Ezkabako kartzelatik ihes egin eta mugaz bestalde pasatzea lortu zuen presoak eginiko bidea egin zuten. Lehen etapan, mendizaleek Ezkabako gotorlekuan preso egon ziren Agustin Unanue eta Pedro Areta Zestoako herritarrak gogoratu zituzten.
Ibilaldi hartako bigarren egunean, mendian oinez hasi aurretik, Olaben dagoen hobi komuna bisitatu zuten. Bertan daude lurperatuta Ezkabatik ihes egin ondoren fusilatu zituzten hainbat gazte. Ondorengo bidearen berri, eta argazki sorta, hemen.