Andoain – Goizueta (20.3 km)
- Distantzia: 20.3 km
- Desnibel positiboa: 1302 m
- Desnibel negatiboa: 1197 m
- Gehieneko garaiera: 761 m
- Gutxieneko garaiera: 36 m
Jakingarriak
Andoianera iritsi eta Andoaindik Leitzara doan Plazaolako trenbide zaharrean egingo ditugu lehen urratsak. Bide horretan pare bat kilometro egin ondoren, tunela pasa eta segituan, ezkerrera hartuko dugu bidezidor bat goraka eta berehala pista bati helduko diogu, dena gora. Kilometroko bat gora egingo dugu, 250 metroko desnibelarekin, eta Idoiagako lepora iritsiko gara. Zelaian ezkerrera hartuko dugu pinudian barna eta Munttoko hondakin arkeologikoen albotik pasako gara. Pistan gora jarraituta Lapurtxuloko aterpe irekira iritsiko gara; kilometro bat gora egin eta gaina harrapatuko dugu. Ondoren, bi kilometro egingo ditugu beheranzko joerarekin, 80 metroko desnibelarekin. Beste pare bat kilometro ordekan egin ondoren, gora hasiko gara eta kilometro batean ibilbide osoko punturik garaiena harrapatuko dugu, Etzala gailurra. Metro batzuk behera egin eta Nafarroako lurretan sartuko gara.
Unamene cromlecha aurkituko dugu mugan; metro batzuetara, berriz, Errekaleku cromlecha, baita informazio panel bat ere. Bi pista izango ditugu aurrez aurre eta eskubikoari helduko diogu. Pista horri jarraiki 6 Km beheraka egin eta Goizuetara iritsiko gara.

Galeria































