Jakingarriak

Goizuetako plazan hasiko dugu ibilbidea eta berehala hasiko gara aldapan gora. Igoera gogorra da, 9 kilometroan 900 metroko igoko baititugu. Aldapan zehar hainbat cromlech ikusiko ditugu. Lehenengo igoera honetan Loitzate gailurra egingo dugu, 1048 metrokoa, eta Biamendiko lepotik pasata Iramendi gailurra, 1015 metrokoa. Arlepo lepoan barrena ezker eskubi beste pista bat agertuko zaigu, baina pista hori gurutzatu eta guk aurrera egingo dugu, pagadian barrena; dena beheraka.

Hor N170 Leitzara doan errepidea gurutzatu eta hormigoizko aldapa handi bat hartuko dugu; 2 kilometrotan 200 metro igoko gara errekari jarraika. Labaienek bi herrigune ditu: bata Leintza eta bestea Labaien. Lehendabizi Labaienera iritsiko gara eta ondoren, ia kilometro batera, Beintzara.

Galeria