Zestoa – Andoain (28.4 km)
- Distantzia: 28.4 km
- Desnibel positiboa: 1048 m
- Desnibel negatiboa: 1073 m
- Gehieneko garaiera: 849 m
- Gutxieneko garaiera: 40 m
- Denbora: 05:10
Jakingarriak
Zestoako plazan hasiko dugu ibilbidea, udaletxea eta eliza kokatzen diren plazan, hain zuzen ere. Akoa bailarara abiatuko gara, Eztiola, Gurutze eta Gesalaga kaleetan barrena. Gesalaga kalearen bukaeran, Arozena Hotela eskuinetara utzi eta errepide azpitik igarota, San Joan bidetik malda gogorra igota Akoa auzora iritsiko gara. Armuka ermitara iristean ezkerretara hartuko dugu Bidaurretako kaltzadaren hasierara iristeko. Kilometro pasatxoko igoeraren ondoren eskuinera egingo dugu.
Hormigoizko bidera sartu eta hormigoi eta asfaltozko bidean egingo ditugu beste 5 Km, Santa Engraziako ermita bidean ezkerretara utzita. Horrela, Etumetara iritsiko gara eta hortik Gazume-Ernioko oinezko bideari ekingo diogu Indo txikira iritsi arte. Orduan, pista nagusia utzi eta ezkerrera bigarren mailako bidea hartu eta Gazumeko bordara iritsiko gara, ibilbideko punturik garaienera. Berehala iritsiko gara Iturriotz aldera (San Juan ermita), GR-arekin bat eginez. Hortik Andazarrateko errepidea gurutzatuko dugu.
Saskarate nekazal turismo ondotik igaro eta kilometro batera Palankaleku trikuharriaren seinaletik pasako gara eta berehala izango gara Zarateko bentan. Handik igoeratxo bati ekingo diogu eta segituan pista handi bat hartuko dugu; Arazolako lepotik pasa eta kilometro eskasera Zarateko bentako dolmena ikusiko dugu. Pistari jarraituko diogu, dena goitik behera, Andoainera iritsi arte.

Galeria



