Uitziko gaina – Belate (31.7 km)
- Distantzia: 31.7 km
- Desnibel positiboa: 1395 m
- Desnibel negatiboa: 1411 m
- Gehieneko garaiera: 1224 m
- Gutxieneko garaiera: 827 m
Jakingarriak
Laitzatik Lekunberrira doan errepidea gurutzatu eta ur-mugan bidezidor erosoan 5 kilometro inguruko pagadia zeharkatuko dugu. Pagaditik irtetean hormigoi bidea zeharkatuko dugu Oringo iturria ezkerrera utzita. Zelaian sartuko gara, Malkorzuri gainean eta behin hori zeharkatuta berriz basoan sartuko gara. Irteeran Bi Aizpen dolmena ikusiko dugu, baita aterpe bat ere. Hori eskubitara utzi eta pistan goitik behera hasiko gara. Aska ikusten dugunean pixka bat aurrera egin hesia gainetik pasatuko dugu eta GR-12ari helduko diogu Belaterako noranzkoan.
Otaolako gaina gurutzatuko dugu GR-12an jarraituko dugu. Horrela, Arketako lepotik Gorostietako mendatera (15,1 km) iritsiko gara. Errepidea gurutzatu marka zuri-gorriak jarraituko ditugu. Uztakorta eta Zumardena lepoetatik igaroko gara. Pixkanaka igotzen joango gara, lasai-lasai eta Putzuetako gaina harrapatuko dugu (1062 m). Kilometro bat behera eginda Aterpera iritsiko gara; geldialdia egiteko toki aproposa lan erdiak eginda, iturria ere badago bertan. Beheraka goazela, bi kilometroren buruan, Odolagako Bentara iritsiko gara eta segituan Belateko mendatean izango gara.

Galeria





