Belate – Uitzi Gaina (31.7 km)
- Distantzia: 31.7 km
- Desnibel positiboa: 1413 m
- Desnibel negatiboa: 1395 m
- Gehieneko garaiera: 1222 m
- Gutxieneko garaiera: 827 m
Jakingarriak
Belaten marka zuri-gorriak jarraituaz ur mugan zehar nagusiki gurdi bideetatik Leurtza urtegiaren inguruetan Uztakorta lepoko ehiztarien etxoletara iritsiko gara. GR 12a jarraituaz Gorostietako mendatera iritsiko gara.
Desmaila handiegirik gainditu gabe baina gora behera askoko bidea da jarraituko duguna.
Jarraian, Otsolako zelai dotore eta belartsuetatik pasa eta pagadian gora egingo dugu, GR-12an jarraituz. Hesia eta aska baten ondotik pasatuz, hemen marka zuri-gorriak ezkerretara utzi eta aurrez aurre daukagun maldatzarra igo eta bi Aizpen dolmenera iritsiko gara. Zuparrobiko haize errotak eskuinera ditugula behera egingo dugu eta kilometro bat basoan barrena igaro ondoren, hormigoizko bidearekin egingo dugu topo. Oringo iturria ezkerrera utzi eta hormigoi bidea zeharkatu ondoren, pagadian sartuko gara. Azkenik, 5 km inguruko pagadia zeharkatuz, Uitzi gainean amaituko dugu etapa.

Galeria





