Jakingarriak

Etapa Urepeleko herrigunean hasiko dugu, baserrien artean eta herriko plazatik abiatuta. Oriz markaturiko seinaleak jarraituko ditugu, hasieran asfaltozko bideari helduko diogu, ondoren mendi pistarekin jarraituz 2 kilometro eskaseko igoera txiki bat egingo dugu, galipotazko bidea hartuta.

Jarraian, pista zabalean jarraituko dugu, eta kurba itxi baten ondotik, Kintoko errepidearen paraleloan igoko gara, lau kilometro inguruko tartean. Bide horretan, erreka txiki bat gurutzatuko dugu, eta pagadi batean sartuko gara. Aldude eta Zubiri lotzen dituen errepidearekin bat eginez Urkiaga gainera iritsiko gara.

Urkiaga mendatean errepidea gurutzatu eta pagadian barrena gorantza GR 11-12 ibilbidea jarraituko dugu, zatitxo batean banatu egiten dira baina biak berriro bat egiten dute. Enekorri mendigainari heldu eta Buztanberroko lepoan GR 11 utzi eta GR 12aren markak jarraitu eta beherantz egingo dugu. Oialegiko lepora igoera txiki bat egin eta bidezidor eroso batek Artesiagako mendatera eramango gaitu.

Galeria