Xalbador zestoara > 3. Etapa
Uitzi Gaina – Tolosa (25.5km)
- Distantzia: 25.5km
- Desnibel positiboa: 704m
- Desnibel negatiboa: 1461 m
- Gehieneko garaiera: 928 m
- Gutxieneko garaiera: 79 m
- Zailtasun maila: Erraza
Jakingarriak
Uitzi gainetik apur bat igo eta pagadian barrena jarraituko dugu. Bidea ez dago markatuta baina nahiko nabarmena da. Nahi bada Guratz gailurretik ere pasa gaitezke eta hartara Txindoki eta Aralar aurrez aurre ikusteko parada izango dugu.
Leitzarango autobidea zubi gainetik gurutzatu eta Pagozelai ondotik pista jarraituko dugu. Pagadian sartuko gara eta gora behera batzuk eta gero, Ulizar gainetik pasata Nafarroatik Gipuzkoarako urratsa egingo dugu. Mendi pistetatik barna gora beheran Gaztelura jaitsiko gara. Gaztelutik bidezidorrez Leaburura egingo dugu. Leaburu pasa eta Ibarratik datorren errepidea gurutzatuta marka zuri-horiak jarraituta pista bidez Tolosara jaitsiko gara.

Galeria




